XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
De Gaullen chedeakNahi du Frantzia on izan dadin bertze erresumen artean agertzeko. Hortako indar pochi bat behar du; bereziki armada eder bat on luke, eta soldadoen altchatzeari lotuko dira, arropak, bizitzekoak eta harmak prest direneko.
Anartean Frantzia ez dagoke Angles Amerikanoen gudueri beha. Ez du onhartzen ahal arrotz batzuek salba dezaten, berak deusik egin gabe. Horra zergatik De Gaullek F.F.I. delakoak armadetarat bildu nahi dituen, eta gero gerlarat igorri.
Armada horiek gerochago ere beharko dira, Alemanen zain egoiteko. Ez da beraz dudarik klasa zonbait altchatuko dituela. Erran ere omen du atchemanen dituela harri batez bi chori.
Alabainan Alemanian diren langile eta presonerak sartzearekin, nork daki izanen den ororentzat aski lan? Segur ez da lan-eskasa. Bainan, oraiko mekanika handiek lana besoari ebasten diote. Gazte hainitz soldado izanen diren ber, langilek lana aisechago aurkituko dute.
Ez du lege laiko delakorik nahi: frantses guziak berdin nahi ditu. Aita sainduarekin akordio baten egitera doa.
Eskola guziak onhartu gogo ditu eta heien laguntzerat dago, haur arauka, lege bereri daude ber.
Komentuak ere haizu izanen dira Frantzian eta fraile seroren ontasunez lege berezi batzu agertuko dira.
Hemendik goiti emaztek ere boz-emaitea dukete. Emaztek legeak jasaiten dituzte gizonek bezala. Zuzen da lege hoitan parte har dezaten. Europa guzian zuzen hori uzten diote. Ordu da Frantzian ere bide berari jarraikitzea!